Kanbioaren iruzurra denda batean

Guaixe 2017ko ots. 13a, 09:21

Irurtzungo dendari batek kanbioaren iruzurra egin diotela salatu du. Guardia Civilak jakinarazi duenez, bi gizonezko gazte izan dira iruzurra egin dutenak. Kanbioaren iruzurra honetan datza: iruzurgileek erosketa txikia egiten dute eta hura ordaintzeko billete handia ematen dute . Dendariak bueltak ematen ari zaizkiola iruzurgileetako batek bueltako dendariari esaten dio diru kopuru zehatza opatu duela edo billeteak aldatzeko. Kanbioen endredu horretan iruzurgileak haiena ez den diruarekin gelditzen dira.

Kasu honetan 3,5 euroko erosketa egin zuten eta 100 euroko billetearekin pagatu. Dendaria bueltak ematen ari zela (96,5), iruzurgileetako batek 20 euroko bi billete eta 5 euroko bat erakutsi zizkion eta gainontzeko kanbioekin osatuz 50 euroko billete bat emateko eskatzen zizkion dendariak eskuan 50ekoa zuela. Kanbioen joan-etorri horretan eta endredoetan iruzurgileek dendariari 50 euro kendu zizkioten. Dendaria iruzurgileak joan ondoren jabetu zen haiek egindako erosketako bueltak ez zituela eta 50 euro kendu dizkiotela. Castejongo beste bi dendatan gauza bera egin zuten. Halako gertakarien aurrean 112 telefonora hots egin daiteke.