Herriko oroitzapenak

Guaixe 2015ko mar. 27a, 15:38
Plazan maiatza igotzen denean jendetza biltzen da.

Larunbatean, 19:00etan, Iturmendiko udaletxean Labrit Ondareak egindako bideoa aurkeztuko da.

Joan den mendean Iturmendin nolako bizimodua zegoen azaldu zuten aurreko urtean 13 iturmendiarrek. Lanbideak, urte-berri ospakizuna, Santa Marina ermitako festa, ohiturak, eskola… denetariko lekukotzak jasotzen ditu Labrit Ondareak egindako bideo lanak. Ekoiztetxeak, Navarchivo eta NUPrekin batera, 13 iturmendiar horiei 30 ordutik gorako grabazioak egin dizkie. Bihar, udaletxean, haien lagin bat ikusteko aukera izanen da.

Elkarrizketatuak
Santiago Lopez Agirre, Matilde Eskisabel Fernandez de Trokoniz, Esperanza Agirre Galarza, Fermin Gabirondo Agirre, Maria Josefa Lanz Hernandez, Juan Agirre Asurmendi, Nemesio Irisarri Amondarain, Roman Lizarraga Perez, Migel Goikoetxea, Juan Mª Galartza, Ignazio Arbizu, Pedro Mª Goikoetxea eta anaia eta Joxe Angel Galarza.