Etxekoen artean mustu dute eskola

Guaixe 2015ko uzt. 2a, 17:40
Eskolako hiru ikasle.

2014ko irailaren hasieran eraikin berriko ateak ireki zituen Iturmendiko Arrano Beltza herri eskolak. Lehenengo ikasturtean 19 ikasle aritu dira han ikasten. Irakasleak oso gustora daude instalazio berriekin.

Ikasturte bukatzearekin batera, garagarrilaren 20an, herritarren artean mustu dute eraikin berria. Iturmendiko alkate Victoriano Gabirondok eta eskolako zuzendari Irene Arretxek moztu zuten zinta. Bi xanpain botila ireki, ohorezko aurreskua dantzatu eta trikitiaren doinuek alaitu zuten ekitaldia. Nicolas Arbizuk emandako azalpen eta argazki zaharren bitartez, herriko eskolari buruzko ibilbide historikoa egin zuten bertaratutakoek. Ondoren udal ordezkariek prestatuko paella eta entsalada dastatu zuten eskolako aterpean. Eskolako irakasle, ikasle, ikasle ohi, guraso, herritar eta udal agintariak, 80 lagun elkartu ziren bazkarian.