Eztanda Irratiak urteurrena ospatuko du

Guaixe 2015ko aza. 27a, 13:43
Eztanda Irratia garai bateko baskulan kokatuta dago.

Iturmendiko irrati libreak uhinetan 16 urte egin ditu eta hori ospatzeko irratia sustatzen duen Iturmendiko Gazte Asanbladak urteurren ospakizuneko egitaraua antolatu du biharko. Ospakizunean iturmendiarrak eta sakandarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Egitaraua
11:30ean Herri kirolak.
14:30ean Makarronada.
16:00etan Karaokea.
19:00etan Pintxo-potea, Pancho Balbuena mariatxiak girotua.
20:00etan Javierori omenaldia gaztetxean.
22:00etan Bertso-afaria: Saats Karasatorre eta Xabier Igoa bertsolariekin.
01:00etan Gaupasa Dj Sergey-rekin, gaztetxean.