Ioseba Fernandez, urrezkoa 100 metrotan

Guaixe 2016ko uzt. 29a, 10:57

Europako Irristaketa Txapelketetan lehiatzen ari da iturmendiarra

Europako Irristaketa Txapelketak jokatzen ari dira Holandan, Heerde hirian. Espainiako selekzioarekin lehiatzen ari da Ioseba Fernandez Fernandez iturmendiarra, senior mailan. 100 metro sprintean Ioseba Fernandez Riccardo Passarotto italiarrari eta Simon Albrecht alemaniarrari gailendu zitzaien, nagusiki. Puntan jarraitzen duela erakutsi zuen, beste behin, Iosebak. Jardunaldi berean Junior B mailan Jonathan Galarrek 100 metroko proba irabai zuen eta Junior A mailan Sergio Garciak ere urrezkoa lortu zuen 100 metrotan.