Jan eta salto

Guaixe 2015ko eka. 23a, 07:33

Gaur iluntzean Izurdiagako futbol zelaiaren ondoan piztuko dute sua eta hark erakarriko ditu herritarrak. Beraz, su gainean salto egin eta otamenaz gozatzeko aukera izanen dute izurdiagarrek. Ziurrenik joan den urtean tren geltoki ondoan egin zen sua aurten ez da eginen eta herritar guztiak kontzeju-etxe inguruan elkartuko dira. Ostiralean hasiko diren festen aurrerapen egokia.