Paris, printzesen eszenatokia

Erabiltzailearen aurpegia Aurkene Ormazabal Fuste 2015ko ots. 13a, 08:00

Goi joskintzaren ordua iritsi da, modaren erregina Pariseko eszenatoki garrantzitsuenetan egon da. Elie Saab, Chanel, Dior, Valentinok… aurkeztu dituzte haien kolekzio berriak aurtengo udaberrirako, baina zerk egiten ditu berezi? Desfile hauetan ez ditugu tendentziak soilik ikusten, benetako arte-lanak baizik. Eskuz egindako jantziak dira, leuntasunez egindakoak munduko tela onenekin. Gehienetan jantzi hauek oso bizi motza daukate, bakarrik momentu puntualetan ikusten ditugulako eta alfonbra gorria bihurtu da diseinatzaile hauen helburu nagusia.

Goi joskintza bezala, ezkongaiak ere janzten dira "bizitzan behin" lelopean. Ezkongaien jantziak tailerretan josten dira eta zati handiena eskuz egiten da, zetak, enkajeak eta ehun preziatuenak diseinatzaileen ametsa bihurtuz. Horrek soinekoak behin janztea dakar, edo bitan soinekoa herentzia familiarra denean.

Antzekotasun hauek ez dira paperean bakarrik gelditzen: Goi joskintzak askotan ezkongai batekin ixten ditu bere desfileak, normalean arte-lan ikusgarrienak izaten dira. Karl Lagerfeld Chanel etxearen diseinatzaileak ez du sekula huts egiten ezkongaiarekin, ikuslea harritzea baitu helburu, zapatilekin adibidez edota ezkongai haurdun batekin iazko bilduman bezala. Bere 2015eko proposamena bi piezarekin dator, pailetezko ebase estiloko top mahuka motz bat eta lorez jositako gona eder batekin, oraingoan ere ehundura desberdinen jolasa erakutsi digu.

Jean Paul Gaultierrek ezkongai lotsagabeena aurkezten du gehienetan, aurten bere modelo guztiak ezkontza batera eraman ditu ideia esanguratsuekin, esate baterako erruloak izan dira nagusi.

Denek ez badute ere eztei proposamenen bat, xehetasun bakoitza, estilo edo materialak bilakatzen dira aurtengo ezkontzen inspirazio iturri. Klasikoek jarraitzen dute modan, kolore txuria, enkajeak eta nola ez! soinekoak. Baina zergatik ez ausartu koloreekin, prakekin, ehundura kontrasteak…