FORU PLAZA ASEPTIKOA

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2015ko aza. 18a, 16:00
Gaur San Pedroko basora bidean Foru Plazatik igaro dut. Harrituta gelditu naiz. Plaza hila, aseptikoa iruditu zait. Ez zen Altsasuko plaza. Bizitzarik gabeko herri baten plaza zen. Altsasu herria, ordea, duen bizitza anitzarekin (kirolaria, dantzaria, festazale, kantaria...hainbeste elkarte kultural, ekimen sozial autoorganizatuak, elkarte humanitarioak, erreibindikatiboak, sortzaileak, hainbat iritzi politiko desberdin...). Ez zdegokion plazaren garbitasun aseptikoa bizirik, oso bizirik dagoen Altsasu herriari. Foruen Plazatik pasa eta inork ezingo luke herriaren ezta irudi aproximatibo bat egin.

Foruen Plaza espazio publikoa da. Normala eta ona da espazio publikoa izatea bizi den herriaren agerpena. Jendearentzat atseden eta harreman leku bat eta jendearen eritziak agertarazteko lekua. Ezagutzen ditut herri batzutako plazak eta kaleak dirua ordaintzen duten empresa publizitarioen agerpena baizik ez direnak. Foruen Plaza ez da orain arte aseptikoa izan, bainan oraingoa ia ia ez da inongo plaza. Plaza aseptikoa, bizirik dagoen herri batean.

Uste dut Udal Gobernu berriak eman diola orain duen itxura. Esana dut niretzat aseptikoa, bizirik gabea, iruditu zaidala. Beste batzuk kontent egongo dira. Beste batzuk, hasarre ere egon daitezke. Okasio ederra, momentuz baztertua, eztabaida sakon bat egiteko espazio publikoen erabilerari buruz. Hona hemen gogoeta batzuk.

1.- Espazio Publikoa Herriarena da. Herria anitza izanda, aniztasun hori agerrarazteko leku egokia da espazio publikoa. Espazio publikoan berdin berdin dute lekua haurrak eta aiton-amonak, gaztek eta helduak, emakume eta gizonak, famili mota guztiak, enamoratuak eta hasarretuak. Eta baita ere herri anitz honetan dauden erizpide desberdinak. Adierazpen askatasunak ez du agintarien baimenik behar, gutxiago zentsurarik. Herritarren eta taldeen erantzunkizunez erabili behar da askatasun hori, bainan askatasuna behar du izan, libre.

2.- Espazio Publikoa Herriarena da, eta ez Udalarena edo Udal Gobernuarena. Bainan Udalak eta Udal Gobernuak badu erantzunkizun bat espazio publikoaren erabilerari buruz eta han egiten den publizitateari buruz arau batzuk adosteko herritarrekin eta herriko elkarteekin. Eztabaida publiko bat eskatuko luke horrek. Eta, beti ere, arautze horren oinarria behark luke izan adierazpen askatasunaren babesa eta bermea.

3.- Espazio publikoa saldu daiteke eta saldu egiten da erabiltzaileak dirua jartzen badu. Horrela funtzionatzen du, adibidez, publizitateak. Publizitatea izan daiteke gezur hutsa, bainan pagatzen badu onartzen da... edo ez. "CAN-CAIXAk kartel bat jartzen badu esanez: "Somos tu futuro. Cuidamos tu jubilación"... Denok dakigu gezur hutsa dela! Bainan pagatzen badu publizitatea jartzeagatik, agian, legez edo komenentziaz onartzen da... Ez naiz honetan sartuko. Bainan espazio publikoan publizitatea egiteko ordaintzea beharrezkoa bada, dirurik ez duen elkarteak injustizia bat jasaten du.

4.-Herriko elkarte edo talde batzuk ez dute espazio publikoa (Foru Plaza kasu honetan) erabili beharra beren egitasmoak aurrera eramateko. Batzuk, badutelako leku publiko eta pribatuak beren eritzia plazaratzeko (adibidez hainbat partidu, ONG, elkarte...badute eskura telebista edo irrati edo periodiko publiko eta pribatuak,
Estatu mailakoak, Nafarroakoak edo Elkarte Autonomikokoak), bainan beste batzuk ez. Adibidez, herriko gaztetxea, elkarte feministak, ekologistak, etxerat, gure esku dago, greban dauden langileak, erraustegirik ez! plataforma etabar... Udalak berak baditu bere mekanismo publizitarioak: bandoak, zerbitzu informatikoak, korreoa. Iortia Kultur Gunearen paretetan publizitate erraldoia daukate...

Hori dena kontutan hartuta adierazpen askatasuna bermatu nahi bada, eta horretan berdintasunaruntz urratsak eman nahi badira, ezin da espazio publikoan debekatu justu premia handiena sentitzen dutenen erabilera.

5.- Espazio Publikoan herriko elkarte horretan interesatuak egiten duten publizitatea ez da izango (ideiekin desadostasuna, estetikaren aldetik gusto desberdinak...). Bainan bi gauza bereizi behar dira asunto honetan. Eskubidearen auzia: eskubidea dugu herriarena den espazio publikoan, herriko jendeak bere desioak, eskakizunak, hasarreak eta gozamenak azaltzea. Beste auzia da gustoarena. Agertzen dena gustokoa dugun ala ez. Bainan auzi honetan giltzarria da gustoko gauzei buruzko eztabaida-gune bat izatea, beti ere bakoitzaren espresio librea onartuz.

6.- La utilización resposable del espacio público comienza por el reconocimiento del enriquecimiento humano que significa la libre expresión. A partir de esta actitud, se abre la posibilidad de una discusión franca sobre los gustos estéticos y opiniones diferentes. Y cada cual debe pensar y ver cómo actuar para ir forjando con nuestro ejercicio de libertad armonía entre los alsatsuarras.

URKIZU