2014/12/27 19:30

Eguberriko kontzertua

Eguberriko kontzertua
Eliza, Irurtzun
IRURTZUNGO ABESBATZA LANPETUTA EGONGO DA ASTEBURUAN Bi kontzertu erakargarri eskainiko ditu Irurtzungo abesbatzak asteburu honetan. Gabon kanta eta obra erlijiotsuak entzuteko aukera izango dugu. Emanaldiak larunbatean 19:30etan Irurtzunen eta igandean 12:50etan Casedan izango dira. Biak elizan izango dira eta sarrera doan izango da. Beste gabon kanten artean, honako hauek entzungo ditugu: Nafarroako Luis Elizalderen “Los peces en el río”; Gipuzkoako Javi Bustoren “Olentzero” eta Adolphe Adamen “Oh, Holy night”. Gabon kanta popularrak entzuteko aukera izango dugu ere. “Noche de paz”; Hator-hator” eta “Mesias Sarritan” Besteak beste. Abesti erlijiotsuak ere entzungo ditugu: Aita Donostiaren “Aita Gurea”; W.A. Mozarten “Ave verum corpus”; Lloyd Weberren “Pie Jesu”, eta kontzertua modu ezin hobean bukatzeko, Haendelen “Aleluya”. Errepertorio honi aurre egin ahal izateko, Zangotzako Antonio Guerrero organo jolearen eta Eskirotzeko Marta Huarte sopranoaren laguntza izango du abesbatzak. Abesbatzako zuzendaria den Fermin Idaretak honako hau dio: “Oso pozik gaude, Antonio eta Marta gurekin aritzearekin, musikari eta pertsona apartak direlako. Oso aberasgarria izan da guretzat beraiekin kontzertu hau prestatzea, oso atentuak direlako eta asko lagundu gaituztelako. Nahiz eta konpromiso ugari izan, gurekin kontzertua prestatzeko denbora atera dute, Hau eskertzekoa da”. Irurtzungo abesbatza, 10. Urteurrena ospatzear dago. Duela 9 urte, lagun batzuk elkartu ziren eta abesbatza sortzea erabaki zuten, Irurtzunen, inguruko beste herri batzuetan (Etxarri Aranatz, Lekunberri) ez bezala, ez baitzegoen abesbatza tradiziorik. Fermin Idaretari proposatu zioten taldearen zuzendaria izatea, eta honek, bitan pentsatu gabe baietza eman zuen. Irurtzungo 15 lagun elkartu ziren hasieran, eta inguruko errietan kontzertuak egun ahal izateko errepertorioa prestatu zuten. Kontzertu hauei esker, herri hauetako batzuk, taldean parte hartzera animatu ziren, eta gaur egun, abesbatza, Irurtzungo, Satrustegiko, Ihabarreko, Hiriberriko, Irañetako, Huarte Arakileko, Erice de Izako eta Iruñako 43 lagunek osatzen dute. Fermin Idaretak dionez: “Konpromiso handia duen taldea da, eta giroa ezin hobea da. Abestea gustatzen zaie eta gero eta gehiago ikasteko eta hobe egiteko esfortzua egiten dute. Ensaioetako asistentzia ia totala da”. Abesbatzako aktibitatea dinamikoa egiten duten proiektu ezberdinak dituzte urtero. Besteak beste, duela 3 urte, Atarrabiako abesbatzen I. ekitaldian, ihaz, Etxarriko eta Altsasuko “Erkudengo Ama” abesbatzekin eta “Haize Berriak” bandarekin, Fran idaretak prestatutako “Taupadak” ekitaldian eta aurten, Irurtzungo “Orritz” dantza taldeak antolatutako “Nafarroako dantzari egunean” parte hartu dute. Nafarroako beste abesbatza batzuekin interkanbioak egin dituzte ere. Orain, Gabonekin eta musikarekin zuek guztiak gozarazteko ordua da.