Blues Pills

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Viñas 2014ko aza. 28a, 06:00

Gaur talde berri bati buruz hitz egitea gustatuko litzaidake, baina hasteko eskerrak eman behar dizkiot lagun on bati esandako taldea erakusteagatik.

Gaur Blues Pills taldeari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake, talde gaztea baina indar handikoa. 2011n sortu zen talde hau, eta 20 urte besterik ez zuten lau lagunen eskuetatik irten zen proiektu hau.

Proiektu berezia esango nuke, 2011n sortutako talde bat, Aretha Franklin, Led Zeppelin, Jimmy Hendrix... bizi izan ziren garaiera eramaten gaituztelako. Horixek dira talde honek erreferentziaz hartutako taldeak, eta oso nabarmen azaltzen dira haien abestietan.

Oso esanguratsuak dira talde honen ahotsa eta gitarra, lehen esan bezala ahotsa Soul-Blues estilokoa, Blues-Rock gitarrarekin nahasten dira baxuaren eta bateriaren laguntzaz, eta doinu ikaragarriak sortzen dituzte. Taldea Devil Man abestiarekin (Youtuben eskuragarri) aurkeztu zidaten, eta abestiaren sarrera kristona iruditu zitzaidan; ahotsa bakarrik entzun dezakegu, baina sekulako ahotsa da entzuten dena. Hortaz geroztik talde hau nire buruan sartu zen eta atera ezinik dabil.

Haien lehenengo kontzertu ezagunak 2013an izan ziren Roadburn eta Deserfest Berlin izan ziren apirilean. Honekin eman zioten hasiera Europatik egin zuten lehengo birari. Horietaz aparte beste hainbat udako kontzertutan parte hartu zuten urte horretan.

Aurten Australiatik gonbidatu zituzten, bertan Kadavar taldeari bere bueltan laguntza emateko. Australiatik bueltan taldea estudiora sartu zen haien lehenengo diskoa grabatzeko asmoz, baina hori baino lehenago Norvegiatik pasatu ziren beste tour bat egiteko.

Esan beharra dago, talde honen indarra ikus daitekeela, bi bira handi izan dituztelako Europan zehar eta Norvegian disko bat ere grabatu gabe zutenean. Tour hauek bukatuta atera zuten haien lehenengo EPa Devil Man, eta aldi berean zuzenean grabatutako beste EP bat.

Lehenengo diskoa aurtengo uztailean kaleratu zuten, Blues Pills izenarekin. 10 abesti gordetzen ditu eta taldearen estiloa erakusten digu; eta, garrantzitsuena, horretaz disfrutatu dezakegu.

Besterik gabe, berriz eskertu nahiko nioke talde hau ezagutzera eman zidan pertsonari, eta espero dut zuei ere niri bezain beste gustatzea.