Juanito Makandé

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Viñas 2015ko aza. 27a, 08:00

Gaurkoan artista honetaz hitz egingo dut. El Canijorekin edo Chico Ocañarekin jo duen perkusionista dugu Juanito Makandé.

Flamenko musika jazz edo funk musikarekin nahastu egiten ditu artista honek. Bere hitzetan, txikitan Camaronen “Como el agua” abestia entzun zuenean sortu zitzaion musika jotzeko grina. Horrela, gitarra bat erosi egin zuen eta musikari ekin zion; ondoren kajoia hartu eta horrekin jarraitu zuen.
Flamenko musika funk eta jazz musikarekin nahasten ditu horrela sentimenduak entzuleari errazago transmititzeko asmoarekin. Bere disko propioak sortzen hasi aurretik hainbat talderekin jotzen egon zen. Bere lehengusuarekin Radio Makandé duoa sortu zuten, baina honekin hainbat urte pasa ondoren proiektua alde batera utzi zuten. Trece edo Banda Formal taldeekin lanean jarraitu zuen. Hauetaz aparte ere beste autoreekin kontzertuak ematen jarraitu zuen, beti ere perkusioa jotzen.

Bere diskoak ateratzeko ordua heldu zitzaion orduan 2006an. Nahiz eta diskoetxe batzuk autore honetan interesa izan, honek ezezkoa eman zien guztiei eta bere kabuz diskoak ateratzen hasi egin zen. Bere ustez musikak zerbait naturala izan beharra dauka, horregatik ez du diskografia baten barnean egon nahi, ez du uste beste norbaitek esaten diona egin behar duela bere diskoa argitaratuko duelako bakarrik.

Esan bezala, 2006an bere lehenengo diskoa atera zuen “Sueña”. Disko honek presentzia handia eman zion bere inguruko musikarien artean, eta urte horretan hasi egin zen musikari berri eta interesgarriak ezagutzen. 2008an bere bigarren diskoa grabatu zuen “Momentos de alimento”, baina ez zuen 2011ra arte argitaratu. Dena prest zeukan baina hiru urte itxaron zituen jasotako eskaintzak egokiak ez zirelakoan.

Hiru urte horietan beste proiektu batzuetan lanean hasi zen, “The mencial project” eta “Trece” taldeekin jotzen egon zen, eta honetaz aparte Chico Ocañarekin ere jotzen egon zen eta El Canijori ere lagundu egin zion bere diskoaren grabaketan.

2014an bere hirugarren diskoa argitaratu zuen, “Las canciones que escribi mientras volaba” izenekoa. Disko hau crowfunding-arekin ordaindu zuen, berriz ere bere kabuz kaleratu nahi zituelako diskoak, diskografiak erdian sartu gabe.

Bukatzeko, 2015ean “Muerte a los pajaros negros” diskoa argitaratu zuen.
Gehiago ez luzatzeagatik musikari hau entzutea gomendatzen dizuet, oso interesgarria eta ona iruditzen zait niri behintzat.