20 urte!!

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2017ko api. 24a, 21:03

Larunbatean lurraren eguna ospatu zen eta honekin batera hausnarketa ez zaigu falta.  Egoera larrian gaude eta 20 urte inguru besterik ez omen zaizkigu falta egoera askoz ere larriago batean bete betean sartzeko, hori bidean ez bagara gelditzen, jakina.

 

Zientzilariek hamarkada asko daramatzate ikertzen aldaketa eta diotenez, gaurtik aurrera lanean hasi beharko ginateke. Nondik hasi, ordea?

 

Beraiek hainbat gomendio ematen dizkigute enpresari, agintari eta denori:

1 – hemendik mende bukaeraraino biztanleria egonkortu 10.000 milioi pertsonetan

2 – mendebaldean bizi garenon kontsumoa jaistea

3 – energía fosilak erabiltzeari utzi

4 – gure modelo ekonomikoak aldatzea

5 – pertsonak elikatzen ari garen moduaz arduratu

6 – espezien desagertzea geldiarazi

 

Zientzilari batzuk beldur dira. Ene bada! Hauek beldur badira, zer ikusten ari ote dira? Batzuetan nahiago dut ez jakitea, baina jarrera hau ez dela batere egokia ere esaten diot neure buruari.  Zer nolako pertsona nintzateke ezjakintasunean eta geldirik, ezer egin gabe beste mundu bat izateko, bizi nahiko banu? Arduragabea seguru asko.

Argazkia: internet