Charlie Hebdo: hausnarketa zaila

Erabiltzailearen aurpegia Bego Zestau, Inmigrazio Zerbitzua 2015ko urt. 30a, 08:00

Charlie Hebdoren kontrako bidegabekeriak beharrezkoa egiten du hausnarketa lasaia, biharko egunean gure seme-alaben ikastetxeetara, gure erakunde eta kontzientzietaraino irits daitekeen suaren galda indartu nahi ez bada.

Adierazpen askatasuna on preziatu bat da, eta mugatua. Muga gehienak neurririk gabeko askatasuna defendatzen dutenek ezarria da, batik bat “beraien” askatasunaz ari bagara.

Adb: Frantzian debekatuta dago emakume islamikoek hiyab-a jartzea: Inglaterran manifestari batek adierazten badu David Cameron-ek eskuak odolez zikinduak dituela, preso joan daiteke…

Mugak beraz,  ezberdinak dira interes taldeen arabera.

Gaur egun ez du inork zalantzan jartzen askatasunaren balioa. Baina berdintasun eta senidetasun baloreekiko zer? Balio hauek izan ziren II.Gerrate Mundialaren ondotik, ongizate sozialeko estatua sortu zutenak, Europa demokratiko hartan. Baina azken urteotan sorturiko krisi latzak ekarritako desbabes soziala eta gazteen arteko langabeziaren maila altuak ez ote dira ari pizten hortaz gain, bazterkeria étniko eta erlijiosoa sufritzen ari direnen erradikalizazioa?

Fanatismoen arteko talkaren aurrean gaude. Historiak adierazi du  talka horien gainetik interes ekonomiko eta politikoak daudela. Europan gurutzada, Inkisizioa, kolonizaturiko herrien ebanjelizazioa; budismoan Sri Lankako gutxiengo Tamil-aren kontrako bidegabekeria; Israelek erlijioaren izenean daraman garbiketa etnikoa Palestinan…

C. Hebdongo heriotzen kontra europarrek erabateko nazka bai, eta zergatik ez beste heriotzekiko? Egun berean 37 hildako ziren Yemen-en bonba atentatu batean; Mexikon 2000z geroztik 200 kazetari izan dira erahilak adierazpen askatasuna defendatzeagatik, eta abar.

Ezberdintasun horrek ezin du oinarrituta egon bizitza beraren balore ezberdintasunean. Edo, europar “txuri” eta kristauaren bizitzak bestelako kolore, sinismen , erlijiodun… gainontzeko europarrenak baino gehiago balio al du?

Edota lider politikoek eta komunikabide  nagusiek “beste horiei ¨ sorturiko sufrimendua arintzen ari ote dira?  Hausnarketa  beharrezkoa da.