Libre mugitu eta asilorako eskubidea norentzat?

Erabiltzailearen aurpegia Bego Zestau, Inmigrazio Zerbitzua 2015ko mai. 15a, 08:00

Kontakizun ofizialek diotenaren arabera, itsas ertzetara iristen diren paterak etorkinenak dira. Baina, hori ez da guztiz egia, gero eta gehiago baitira Europako kostetara datozen errefuxiatuak, eta ez etorkinak, gerrate eta jarraipen politikoetatik ihesi iristen diren errefuxiatuak.

Mugarik gabeko dimentsioak hartu dituen trajedia humanitario baten aurrean gaude. 800 pertsona desagertuak Mediterraneoan soilik duela ez asko. Ez dira lehenak, eta talamez, ez dira azkenak izango.
Orain artean emandako irtenbideak, harresiak indartzera mugatu dira, honen ondorioa heriotzen gorakada soilik izan delarik.

Europan sartzeko bide legal eta ziurren eskasiaren aurrean, Europar Batasunak irtenbide bakarra uzten die gerretatik ihesi, haien lurraldeetatik ateratzen diren pertsonei: mafiekin harremanetan jartzea, Europako kostetara iristeko eta asiloa eskatzeko.

Espainia bezalako lurralde batzuetako arduradun politiko batzuk zalantzan jarri dituzte hainbat tokitan eman diren erreskate ekimenak, “efecto llamada” sortzeko kezkaren argudiopean. Horri helduta, gobernariek duten bizitzak salbatzeko betebeharrari bizkar ematen diote. Modu horretan gero eta gehiago izango direla  etorriko direnak kontutan hartzeari uko egiten dioten bezala.

Portaera hauek, oinarrizko balioetatik at uzten dute Europa bera: giza duintasunari eta giza eskubideei errespetua; eta elkarbizitzarako ezinbestekoak diren balio moral eta etikoetatik at jartzen dute Europa.
Horregatik Europak:

-Naufragioak suposatzen duen dramari bukaera emanen dioten neurri zehatzak hartu beharko ditu.
-Asilo eskubideak dakartzan erizpideekin bat egin.

-Politika migratorioak berritu, migrazio legal eta segururako bideak irekiz.
Neurri hauek egi ez diren bitartean, emango diren heriotzen erantzunkizuna, drama honi bukaera emango dioten neurriak hartu ez dituzten ordezkari politikoena izanen da.