CC BURUNDA TxEren aste buruko lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko api. 23a, 08:48

Txirrindularitzaz beteriko aste bukaera gure taldeentzat. Eskoletako taldeak lehenengo lasterketa izango dute Berrioplanon Igande goizeko 11h00tan. Beti bezala lehenengo ginkanak eta gero lasterketak izango dituzte. QUESOS ALBENIZeko juniorrek berriz bi lasterketa izango dituzte Gipuzkoa aldean bat larunbat arratsaldean Bergaran eta igande goizean berriz Zarautzen eta kadeteak berriz etxean izango dute, Altsasun, XXVIII CC BURUNDA TxE saria. Altsasutik irten Ziordiraino joko dute, hemendik buelta Bakaikuraino, hau behetik gora pasako dute, buelta berriro Ziordira eta Altamira igo ondoren Iturmendira joango dira eta iturmenditik Altsasuko helmugara guztira 50km egiñez. Zorte on denei eta animo.