CC BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko ira. 13a, 09:52

Denbora bat daramagu idatzi gabe, bainan hemen gaude berriro.

Eskoletako neska mutilak Ziordin izan zuten lasterketa pasa den aste bukaeran. Bero askorekin bikain hibili ziren, bai lasterketetan bai ginkanetan.

Datorren aste bukaeran denboraldiko azken lasterketa izango dute Altsasun , Larunbatean arratsaldeko 17h00tan Zumalakarregi enparantzan.

Kadeteak berriz Arabako itzulian daude. Hiru aste buruetan hiru etapa dituzte eta bi ospatu dituzte ia. 2º etapan Ailetz Lasak 3ª, Marcos Pisonek 4ª, Mateo Gonzalezek 6ª eta Unai Villalobosek 29ª bukatu zuten.

Azken etapa datorren Igandean Dulantzin izango dute eta 11h00tatik aurrera 56km bete beharko dituzte. Sailkapen nagusian Marcos 2ª doa liderraren denbora berdinean, Ailetz Lasa 5ª eta Unai Villalobos 17ª doaz eta taldeeeka 1ª.

Juniorrek Errioxako itzulia ospatu dute pasa den aste bukaeran. Itzuli hau oso ospetxua da juniorren egutegian eta 3 etapa ditu. Lehenengoan Asier Etxeberriak 13ª, Juan Riañok 93ª eta Hodei Ziak 99ª bukatu zuten. Alex Uncillak erori egin zen eta okotzan 7 puntu heman zioten. Xabi Maiza eta Dani Izquierdok ezin izan zuten etapa bukatu.

Bigarrengoan Asierrek 13ª, Juanek 71ª eta Hodeik 89ª bukatu zuten.Hirugarren eta azkenean Asierrek bakarrik lortu zuen bukatzea eta 25ª iritsi zen. Sailkapen nagusian 8ª geratu da.

Datorren aste bukaeran Tafallara joango dira eta 16h30tatik aurrera 65km bete behar dituzte.

ZORIONAK ETA ZORTE ON DENEI !!!!!!