Begiratzen duenak egiten ditu direna

Erabiltzailearen aurpegia
Begiratzen  duenak  egiten  ditu  direna
  Parisera bidean, txori bat zebilen leihoaren bestaldeko zeruan. Txori papera ondo bazetorkion, gaur are sinesgarriagoa iruditzen zait haren hegaldia, maluta bihurturik. Harriak bezala erortzen ziren izozturiko txoriak Virginia Woolfek Orlando-n deskribatzen duen elurte hartan.

Bi aldeak orain

Erabiltzailearen aurpegia
Bi  aldeak  orain
  Bi aldetatik begiratu diet lainoei orain; goitik eta behetik. Hala ere, laino ilusioak besterik ez zaizkit geratzen oroitzapenean.   Lainoak zer diren ez dakit.

Hemen gara

Erabiltzailearen aurpegia
Hemen  gara
  Hemen gara, baina egon gabeko lekuetara joaten da maiz geure burua.   Hemen gara, orbainekin bada ere. Bisutsak makurtutako guardasola gara, bere onera bueltatzea lortu, baina ziri bat hautsita duena.

Bihotza

Erabiltzailearen aurpegia
Bihotza
Batzuetan hain ezkutatzen zara ondo, inor ez da zu bilatzera ausartzen. Paper zuria zara. Ez-denbora batean bizi zara.

Oroimena

Erabiltzailearen aurpegia
Oroimena
Oroimena hotzikararen modukoa da: behin sumatuta ez zaizu inoiz desagertzen.   Castillo Suárez Irudia:

Gaueko itsasoa amildegia da ilargiak ez badu ukitzen

Erabiltzailearen aurpegia
Gaueko  itsasoa  amildegia  da  ilargiak  ez  badu  ukitzen
Poema tristeak alaitasunari egindako gorazarre sekretuak dira. Ahal izatera, nik itsasontzi jaio nahiko nuke, bere hondoratzerantz doana, eta badakiena iceberg bat dagoela beretako. Nire bizitzaren funtsa litzateke lasai igeri egiten ikastea.

Harriak

Erabiltzailearen aurpegia
Harriak
Badira gau ilunean baino ikusten ez diren hainbat gauza. Beldurrak eta arrainak hil arte hazi eta hazi eta hazi.   Anari Irudia:

Kapera txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia
Kapera  txiki  bat
Abandonatu nauen jendeari maitagarria deritzot maitagarria eta batez ere argia argia ihesa bertutea izan daitekeelako bertutea traizioa edo hilketa izan daitezkeen bezala baina traizioa edo hilketa baino dotoreago beti askoz dotoreago beti ohea gau erdian isilean uztea eta isilean musu ematea azken musua azken keinu gozoa gozoa aurrez aurre arantzak trukatzearen aldean eta gutxienez gogoratzearen… Continue reading →

Aholku permanenteki pertinentea

Erabiltzailearen aurpegia
Aholku  permanenteki  pertinentea
Karriken alde bietara begiratzen irakatsi zigun amak arrebari eta bioi. Kuartelen inguruak saihesten erakutsi zigun, badaezpada ere.   Gauza materialei balioa kentzen erakutsi zigun amak arrebari eta bioi.

Laugarren azalberritzea

Erabiltzailearen aurpegia
Laugarren  azalberritzea
Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza. Eta hitz haien beste aldean, sumatu baino egiten ez zenuen norbait. Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik.

Nire insomnioaren ateak

Erabiltzailearen aurpegia

Nire insomnioaren ateak irekita utziko dizkizut bueltatzen bazara.   Castillo Suárez Irudia: Martino Pietropoli

Errumania

Erabiltzailearen aurpegia
Errumania
Abenduak hutsak ditu oihartzun. Infinitura biluzik begira, ahots batek norbaiti diotso iragana ez zela emankorra izan, hiriak hondoa jo zuela.   Behin nuen maitatu, maitatu, presaz, eta emakume-landare izan nintzen.

Irribarre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Irribarre  egiteko
Ahaztu genezake. Malkoak xukatu eta isilik jarraitu. Lainoak hartutako txori errari bat bezala bizi, gure iraganaren geografia egin gabe.

Heldu egitea

Erabiltzailearen aurpegia
Heldu  egitea
Heldu egitea zen zure amaren diru zorroan karnet tamainako argazkiak gehitzea.   Elena Medel Itzultzailea: Castillo Suárez Irudia:

Memoria

Erabiltzailearen aurpegia
Memoria
Memoria iragana baino gehiago da. Iraganak lekukoak behar ditu, garaileak, garaituak, balak, zauriak, hildakoak, debekuak eta zigorrak. Memoriak, ordea, ezin du kanpoan ezer utzi; samina eta nahigabea izendatu behar ditu, akordua eta aitortza.

Herentziak

Erabiltzailearen aurpegia
Herentziak
Nire birramonetako bat itsua zen.   Ez zekien frantsesez, eta kortxoarekin elurra irudikatzen zuen, nik, petite fille, aurrez sumatzeko neguaren kolorea eta mina, bakardadeak orkatilak urratzen dizkizunean.   Ondotik kontatu zidaten bera ere ez zela ezkondu bere leihora bila joaten zitzaion gizonarekin.

Izan

Erabiltzailearen aurpegia
Izan

Izan garenarengatik maite dezagun geure burua; izan gaitezkeenarengatik are gehiago.   Castillo Suárez Irudia: Gema Urdanitz

Igande goiza

Erabiltzailearen aurpegia
Igande  goiza
Ez dakit non nagoen, baina badakit zure zilborra aurkituko dudala eta bertan geratuko naizela bizitzen. Nire oinek ez dituzte zebra-bideak berriz ere ukituko. Igande goiza izanen naiz.

Huts-mina

Erabiltzailearen aurpegia
Huts-mina
Sekula ez berriro elkarrekin besarkada baten kaiolan.   Baina noizbait, ustez, pasatuko da hau guzti hau. Badakit lurpean zaudena.

Autoan

Erabiltzailearen aurpegia
Autoan
Eta, onar ezan, behingoz, autoan negar egiten duen emakume hori haizela, bideak eraman arren arrastoa galdu duena.   Tere Irastortza Irudia: Jesse Bowser

Laguntzaileak