Enkorek kontzertua emango du Altsasun

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Agirrebengoa Apaolaza 2015ko abe. 18a, 14:40

Enkore talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du ostiral gauean Foru plazan. Bertan beren azken lana, albuma joko dute. Disko berria azaro hasieran argitaratu, eta hilaren amaieran ETour birako lehen emanaldia eskaini zuten Gasteizen. Horrela, Altsasuko kontzertua, Intxostiapunta gazteguneak atondua, biraren bigarren geltokia izanen da.
 
2009an sortu zen Enkore, Bilboko Errekalde auzoan. Geroztik hiru disko ekoiztu ditu:  Faktore komunak, Kanala eta Altsasun joko duen E. Lan hauetan rock melodikozko abestiak dira nagusi. Alta, azken albumean rocka doinu dantzagarriekin uztartu du. Taldekideen hitzetan, E diskoan Enkoreren orain arteko estiloari eutsi eta, aldi berean, doinu berriak txertatu dituzte, jende gehiago erakartzeko asmoz.

Bilbotarren azken diskoko Bihotz ezkutuak singlea da bideoko doinua.