Guraso artzain eta gaztagileen bisitak Haur Hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2016ko aza. 20a, 20:56
Udazkenean axuriak jaiotzen dira inguruko bordetako artaldeetan eta gure gelan guraso artzain eta gaztagileak ditugu.

Xabierrek bere artaldearen argazkiak ekarri dizkigu eta axuri jaioberrien bideoak ikusi ditugu.
Aberrik berriz gazta egiteko kubeta bat eta bere behien 6 litro esne ekarri zituen, gatzagiarekin gazta freskoa bertan egiteko.
Lehenego esnea 36 ºtan berotu zuen , gero gatzagia bota eta mamia egin zenean zulodun pala batekin hautsi eta gatzura kendu zion. Ondoren plastikozko oporra batean sartu eta gaztura guztia kendu ondoren gaztaren forma hartu zuen.
Gazta gaztatu eta lehortu egin behar da. Guri behintzat 3 hilabeteko gazta goxoa ekarri ziguten Aberrik eta Xabierrek eta ummmm bai goxoa zegoen!
Esperientziak biziz ikasten dugu gure ikastolan!