Interneten saltzaileak batzuetan erakusleiho hutsa

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Kontsumitzaileak 2014ko ira. 5a, 06:00

Bigarren eskuko produktuen erosketen igoerak era berean partikularren arteko salmentetan bitartekaritzat jotzen duten internet atariak gehiagotu ditu. Artikulu motak ehunka daude, 6 euro baino gutxiagoko Playmovil basetxe batetik hasita 180 eurotako pertsiar katu bat arte.

Hala ere, batzuetan atariaren ospea dela eta kontsumitzaileak euskarri fidagarria dela pentsatzen du, eta errealitatean beti horrela ez den segurantza bat sortzen du. Praktikan, web hauek askotan bitartekari hutsak izaten dira, eta ez dute haien gain inolako erantzukizunik hartzen partikularrek elkarren artean egiten dituzten erosketetan.

Hain zuzen, kontsumitzaileak erabilpen baldintzak begiratzen baditu, horrelakoak irakur ditzake, adibidez, enpresa “ez da erantzule, ez zuzenean ezta bigarren mailan, ataria erabili eta honen bidez besteekin kontratatutakoekin gertatzen diren kalte-galeragatik” edo erabiltzaileak onartzen duela webak “ez duela inolako erantzukizunik”.

Gehien gertatzen den iruzurra hau da: saltzaileak dirua jasotzen du, baina produktua ez du eskura ematen eta desagertzen da. Hori gertaru zitzaion Carlosi, txirrindula batengatik seiehun euro ordaindu zituen, baina ordaindu eta gero txirrindula ez zuen inoiz jaso.

Produktua ez jasotzeaz gain, batzuetan arazoa da etxera heltzen den artikulua kontsumitzaileak erositakoaren ezberdina dela edo kaltetuta dagoela. Ez da erraza partikular batekin egindako salmenta akastun bat zuzenaraztea. Beharrezkoa da beti transakzioa frogatzen duten dokumentuak gordetzea.  

Nolanahi ere, ondo berezi behar da bitartekari huts bezala aritzen diren orriak eta bereak diren produktuak merkatarazten dituztenak.