Kontsumitzaileen ohiko galderen erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Kontsumitzaileak 2016ko uzt. 8a, 08:04

kolaboratzaileak

Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartean argitaratutako triptiko batean hiritarrek maizen galdetutako hamar galderei erantzuna ematen diegu. Hauek dira maiztasun handienez egindako hiru galderak eta erantzunak:

1 - Nola jakin dezaket nire hipotekan zoru klausularik badagoen? Erreklamatu dezaket?

Egin behar duzun lehenengo gauza hipoteka maileguaren agiria berrikustea da, bertan interes tasaren aldaketen mugaren aipamenik dagoen ikusteko edo "gutxieneko interes arrunten" bat ezartzen den. Bigarrenez, hilabeteko kuotetan zorua ezartzen den egiaztatu. Hala bada eta ez bazitzaizkizun modu garbi batean zorua barne egongo zela eta honen ondorioak jakinarazi, honen baliogabetzea eskatu ahal izango duzu, baita klausula honi jarraiki gehienez kobratutako zenbatekoen itzultzea.

2 – Nire kotxea gas isurketa neurrien manipulazioaren menpe egon daiteke. Horrela bada, zer egin dezaket?

Lehenengo egin behar duzuna, Volkswagen-en webgunean zure kotxea eragindako bat den ala ez begiratzea da, horretarako, bastidore zenbakia emanez. Hala bada, konpainiak berak emango dizu data bat kotxea konpontzera eramateko. Kasu honetan, burutuko diren lan guztiak adierazten dituen enpresak zigilatutako dokumentu bat eman diezazuten eskatu. Kotxeak edozein prestazio edo potentzia murrizketa edo kontsumoan aldaketarik jasaten badu, irregulartasunik antzematen baduzu edo, besterik gabe, aldaketarik egon ez dela egiaztatu nahi baduzu, beribila aditu batek aztertu beharko du eta, horren arabera, dagokion konpentsazio ekonomikoa erreklamatu ahalko duzu.

3 -Zer  komisio kobra diezadake banku batek?

Kreditu erakundeek askatasuna dute haien banku-komisioak eta ondoriozko gastuak ezartzeko, baldin eta emandako zerbitzu edo egondako gastuei badagozkien. Baldintza horretaz gain, ez dago zenbateko mugarik, bereziki eta espresuki lege-xedapen batek hala jasotzen duenean izan ezik.

Nolanahi ere, erakundeek maizen ematen dituzten zerbitzuengatik jasotako komisioak bezeroen eskura jarri behar dituzte, haien sukurtsaletan eta webgunean. Kutxazain automatikoetan edo interneten burututako eragiketetan, banku-erakundeak kobratuko duena jakinarazi behar du, zerbitzua eman aurretik. Horrela, beste erakunde baten kutxazainean dirua ateratzen baduzu, dirua jaso baino lehen, aplikatuko duten komisioa jakinarazi behar dizute eta eragiketa baieztatu edo ezeztatu ahalko duzu.