Hiru nafarretatik bik ez dakite bere argindar kontratua librea edo erregulatua den

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Kontsumitzaileak 2017ko ots. 10a, 08:05

kolaboratzaileak

Nafarren % 67ak ez daki bere argindar kontratua merkatu erregulatuan dagoen edo bere konpainiarekin merkatu librearen barruan izenpetu zuen. Badakitenen artean, % 17ak merkatu libreko tarifa dauka eta % 16ak kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa.

Erregulatutako merkatuan, energiaren prezioak publikoak dira; merkatu librean, aldiz, prezioa eta baldintzak enpresa eta kontsumitzailearen artean hitzartutakoaren arabera izaten dira. Horregatik, edozein kontratu sinatu aurretik, funtsezkoa da baldintza guztiak idatziz eskatzea eta arretaz aztertzea.
Argindar merkatuaren liberalizaziotikaz aurrera, kontsumitzaileek kontratu libreak izenpetu ditzazkete merkaturatzaileekin. Hala egiten ez badute, erregulatutako tarifarekin jarraituko dute. Horrela bada, ordainagiriaren goialdean kokatuta dagoen konpainiaren izenean, “erreferentziazko merkaturatzailea” dela agertu behar du eta “Kontratuaren datuak” atalean (beherago) kontratu mota KTBP (Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa) dela adierazi behar du.

Aitzitik, baldin eta tarifa merkatu librekoa bada, fakturaren goialdean enpresaren izena agertuko da, baina ez du “erreferentziazko merkaturatzailea” adieraziko; kontratuaren datuen atalean, kontratu mota “merkatu librea” dela agertuko da.

Kontuan hartu behar da, etxe batean urteko batazbesteko etxe baten urteko gastu elektrikoaren ezberdintasuna hirurehun eurotakoa izan daitekeela kontratatuta duen eskaintzaren arabera.
Energia potentzia eta kontsumoaren prezioaz gain, merkatu libreko kontratuetan prezioa areagotzen duen beste kontu bat zerbitzu gehigarriak dira, eta horiek urteko ehun euro baino gehiagoko garestitzea ekar dezaketelarik.