SAMSUNG SMART SCHOOL PROIEKTUA ETXARRIKO HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Herri-Eskolak 2016ko aza. 28a, 07:14
Samsung-ek eskeintzen dituen "tablet berezien bidez" hezkuntza proiektu kolaboratzaile bat aurrera eramaten ari garen ikastetxe euskaldun bakarrak gara, Estatu mailan.

           Irailean,  Nafarroako Hezkuntza Departamentutik  erronka hau luzatu zitzaigun. Gure ikastetxeak dituen ezaugarri ezberdinengatik, Nafarro osotik, gure ikastetxea aukeratua izan zen. Batetik,  teknologi berrien funtzionamendurako izan beharreko baldintza guztiak bete behar genituen eta bestetik, herri eskola bat izan  behar zen. Nafarroan, Cadreitako ikastetxe publikoa proiektuan sartuta zegoen jada eta departamentuak ikastetxe euskaldun batengatik apostua egin nahi izan zuen oraingoan.

 

            Gure erabakia berehalakoa izan zen eta urrian bertan, Samsung Smart School proiektuan murgildu ginen. Irakasleok formakuntza bat jasotzen ari gara: on-line eta modu presentzial batean. Tabletak dituen aukera anitzen berri eman digute eta proiektu kolabaoratzaileak egiteko ikastaroa jaso dugu. Horretarako, Madrilen ere izan dira gure lankide batzuk.

 

            Gure eginkizuna orain LH 5. mailako ikasleek, Samsungeko TABLETAK ERABILIZ,  PROIEKTU KOLABORATZAILE BAT sortzea eta aurrera eramatea izango da. Horregatik, hilabete honetan gure ikasleei tablet bana iritsi zaie eta hauekin   ibiltzeko eta erabiltzen ikasteko aukera eman diegu. Oso motibagarria izan da beraientzat. Gozatu dute!

 

            Eta  gehiago gozatuko dute hemendik aurrera! Proiektua kolaboratzailea izatean beste ikastetxeekin harremanetan egon beharko dute etengabe, jende berria ezagutuko dute, tabletak eskeintzen dizkien aukera guztiak arakatu eta erabili ahal izango dituzte... Konpetentzia digitala ez ezik gainontzeko kompetentziak ere garatzeko aukera izango dute KONTURATU GABE eta BELAIXE!

 

            Gainera, gure eskolako ikasleek hasiera ezin hobea izan dute!  Samsungek antolatzen duen eguberritako postal lehiaketan Olaia Erdozia ikaslea, geure eskolakoa, saritua izan da. Tablet bat lortu du Olentzeroren postalarekin.

 

            San Donato ikastetxe publikoan, etorkizunean gizaki jantziak hezi nahi ditugulako eta horretarako kompetentzia digitalean trebetasunak garatzea ezinbestekoa ikusten dugulako erronka honetan murgildu gara. Eta ikasle nahiz irakasleen aldetik proiektuak izandako harrera eta orain arteko lana kontuan hartuta, ez dugu atzera pausorik eginen.  Aurrera eramango dugu,  merezi baitu