Los Suaves txapeldun

Guaixe 2016ko abu. 29a, 15:13

Lakuntzako Parkea Martxan Torneoko irabazlea izan da finalean Isi Team menpean hartu eta gero (8 eta 9)

Larunbatean Lakuntzako Parkea Martxan Torneoko final handia jokatu zen. Ikusmin handiarekin jokatu zen Isi Team eta Los Suaves taldeen arteko finala oso estua izan zen, eta, azkenean, Los Suaves gailendu zen, 8 eta 9 irabazita, gol baten aldearekin. Beraz, Los Suaves izan da aurtengo txapelduna, Isi Team bigarrena eta Irrikitiziyuek hirugarrena, Burutik Jotak taldeari 4 eta 5 irabazi eta gero. Bestalde, Karrotillorendako izan da kopa, Tximistak taldeari irabazi eta gero. Guztiek festen hasierako suziriaren ondoren jaso zuten saria. Jokalari onenaren saria Josu Arraizak jaso zuen eta atezain onenaren saria Iñaki Arkauzek, bi jokalariak Los Suaves taldekoak.  

Torneoan 9 taldek hartu dute parte, 100 jokalarik baino gehiagok. Astebururo giro bikaina izan da parkean, eta ikusle ugari bertaratu dira txapelketa jarraitzera. Beste behin arrakastatsua izan da txapelketa eta hurrengo urtean segida izanen duela aurreratu dute antolatzaileek. Arbitro lanetan aritu direnei eta antolakuntzan aritu direnei eskerrik beroenak eman dizkiete.