Lakuntzako festak

Guaixe 2016ko abu. 31a, 08:24

Astelehenean haurren eguna izan zen eta asteartean aittun-amiñena. Osasunako zaleek Martin eta Oier gonbidatu zituzten eta bazkarian bildu ziren denak. Baita Athleticeko zaleak. Puro Relajok eta La banda del jefe Bigunek primerako giroa jarri zuten, baita Eganek ere. Gaur euskararen eguna ospatuko da

Asteartean Osasuna eta Athletic zaleen ospakizuna izan zen Lakuntzako festetan. Osasuna zaleek Osasunako entrenatzaile Martin Monreal, Osasunako jokalari Oier Sanjurjo eta Osasunako Bikuña eta Ibañez jokalari ohiak gonbidatu zituzten. Lakuntzako zapiak jantzi eta kalejira egin ondoren bazkaltzera bildu ziren guztiak. Bestalde, Athleticeko Lakuntzako zaleak elkartu eta bazkaltzera bildu ziren, azken urteetan ohi bezala. Astelehenean haurren eguna izan zen eta atzo aittun-amiñena. Puro Relajoren mexikarrekin gustura dantzatu zuten lakuntzarrek. Kaldereteetan Younesek irabazi zuen saria eta arratsaldeko kadeteen lasterketan Murgialdai gailendu zen. La banda del jefe Bigunek ere rock doinuak hedatu zituen.

Gaur euskararen eguna ospatuko da.

Agorrilak 31, asteazkena. Euskararen eguna
12:00etan Lakuntza kantuz, Kuxkuxtu musikariekin batera, herrian barna.             
13:00etan Auzatea, Haizearen eskutik.
14:30ean Euskararen aldeko kantu bazkaria, Kuxkuxturekin.
15:00etatik 18:00etara Bazkariarenondoren haurrendako jolasak. Puzgarriak eta tailerrak.
18:30ean Euskaraokea plazan (Kantuak euskaraz izanen dira).
19:30ean Buruhandien irteera.
20:00etan Auzatea, Lakuntzako Udalaren eskutik.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Elebitan-ekin.
21:30ean Zezensuzkoa.
21:45ean Kriseiluen gaua, parkean. Lakuntzako Gure Esku Dago.
00:30etik 2:30era Dantzaldia Elebitan-ekin.