Maite Mené

Guaixe 2017ko urt. 13a, 10:57

Larunbatean, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Maite Mene kantariak, Javi Martinen laguntzarekin, Oinutsik ibiltzea diskoa aurkeztuko du Lakuntzan. Udazkenean argitaratu zuen lana. Haren aurkezpenean abeslariak esan zuenez, “bertso hauekin, honaino egindako bide osoa labur dezaket: idazterakoan, ikasterakoan, barre egiterakoan, negar egiterakoan, partekatzerakoan, ospatzerakoan, bizitzerakoan... oinutsik ibili naizelako sentipena daukat. Luzea izan da bidea, bai, bost hamarkada ingurukoa, eta orain, nirekin ibili zareten lagun eta familiar guztiei MILA ESKER esateko unea da”.

Zaragozan sortua Nafarroan aspaldi bizi dela. 12 urterekin hasi zen gitarra jotzen, bere kabuz, egunero ikasiz eta kideekin partekatuz. Lagun arteko topaketetan “bizirik geundela sentiarazten gintuzten kantak” abesteko prest zegoen beti. Guztion justiziaren, eskubideen eta askatasunaren aldeko bere ekarpen txikia zen hura. Aspalditik kantatzen badu ere, sortzen sei bat urte eman ditu,  zerbait kontatu beharra zuela sentitu eta bere kantak sortzera animatu zenean. Euskaraz sortzea erabaki zuen, nahiz eta beste egileen gaztelaniazko olerkiak ere musikatu dituen, esaterako, Koldo Plarenak. 2008ko eta 2010eko Euskal Kantu Txapelketetan bere bi abesti sarituak izan ziren. Bere emanaldietan bere errepertorioa aletzearekin batera, beste kantu ezagunen bertsioak abesten ditu.

Beste sortzaileekin batzuekin bestelako ikuskizunetan parte hartu du. 2008ko emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna zela eta Con aroma de mujer ikus-entzunezko kontzertua mustu zuen Maika Iriarterekin eta Xabier Zabalarekin batera. 2010ean In Memorian: Miguel Hernandez kontzertuetan parte hartu zuen, Ojala kantautoreen elkarteko Jorge Sanchez, Alberto Rodriguez, Javi Martin abeslariekin eta Carmen Puerta olerkariarekin batera. Azkenik, Tejiendo palabras hitzaldi-kontzertua eskaintzen du Carmen Puerta poetarekin batera.