Ohorezko txanoa, Navarrorendako

Guaixe 2017ko urt. 20a, 14:56

Lakuntzako Pertza elkarteak Lakuntzako Txindoki gozotegiko Sabino Navarro gozogileari jarri zion aurtengo Ohorezko txanoa.

Lakuuntzako danborradako ohorezko txanoa aurten Txindoki gozotegiko Sabino Navarro gozogileak jaso du, “urte luzez San Saastin eguneko erromerian San Saastin baselizan piperropilak banatzeagatik”, Ricardo Aretak aipatu zigunez. Pozik eta hunkituta jaso zuen omenaldia. Navarro lehen mailako gozogile ofiziala da eta duela 32 urte zabaldu zuen Lakuntzako Txindoki gozotegia Mari Cielo Lopez de Zubiria bere emaztearekin batera

San Saastinen egitaraua
Ilbeltzak 20, ostirala
6:00etan Aurora.
11:00etan Erromeria San Saastin baselizara.
12:00etan Meza San Saastinen.
13:00etan Auzatea Lakuntzako Pertza elkarteak eskainia.
18:30ean Danborrada txikia plazan.
18:30ean Elai-Alai dantza taldearen emanaldia plazan.
19:00etan Alkate dantza.
19:30ean Buruhandiak
20:00etan Dantzaldia DJ Bull-ekin.
20:00etan Auzatea.
21:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia DJ Bull-ekin.

Ilbeltzak 21, larunbata
12:00etan Erraldoiak eta buruhandiak.
13:00etan Auzatea.
13:00etan Karrika dantza plazan.
17:00etan Sakanako Pilota Txapelketako finalak.
18:30ean Umeendako herri kirolak plazan.
19:30ean Buruhandiak.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Ilbeltzak 22, igandea
11:00etan Puzgarriak pilotalekuan.
11:00etan Alebinen futbol txapelketa parkean. Lagun Artea-Sutegi.
13:00etan Auzatea.
13:30ean Aizkolariak plazan.
16:30ean Puzgarriak pilotalekuan.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Iñakirekin.
21:00etan Zezensuzkoa.