Larunbatean Lakuntza-Aralar mendi lasterketako ibilbidea egiteko gonbita

Guaixe 2017ko ots. 1a, 12:17

Larunbatean, 8:00etan proba luzea egiteko (25 km) eta 9:30ean proba laburra egiteko (13 km)

Ekainaren 11n jokatuko da, Zabalarte klubak antolatuta, Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Aurreko urtean bezala, aurten ere bi ibilbide egiteko aukera izango dute
Korrikalariek: luzea (27,7 km, 1.114 m desnibel +) eta laburra (13,3 km, 640 m desnibel +).
Aurten lasterketako ibilbide luzean aldaketa bat sartu dute antolatzaileek, 9. Kilometroan. Aldaketa erakusteko eta goiz polita pasatzeko asmoarekin larunbaterako Lakuntza-Aralar mendi lasterketako ibilbideak egiteko gonbitea egin du Zabalartek. Goizeko 8:00etan ibilbide luzea egingo dutenak aterako dira eta 9:30ean, aldiz, ibilbide motza egingo dutenak.

Izena emateko
Bukaeran dutxa zerbitzua eta auzatea egongo da. Ekimena doanekoa da baina guztia behar bezala antolatzeko aurretik izena emateko deia egin du Zabalartek, ondoko e-postan: lakuntza.aralar@gmail.com