Jorge Sanchezen Kubako doinuak

Guaixe 2017ko ots. 10a, 13:41

Larunbatean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Kantatuz, eta gitarraren laguntzaz, Jorge Sanchezek troba tradizionala, berria, boleroak, baladak eta son kubatarra, doinu horiek ekarriko ditu Lakuntzara. Manzanillon jaio zen Sanchez, 1970. urtean, eta bere kabuz ikasi zuen musika. Troba Berria mugimenduan hartu zuen parte gaztetatik. Kubako Santiago hiriko Probintziako Musika Zentroko kide izan zen eta hala, irlako eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuen. Azken urteotan Nafarroan bizi da.

1999ko bira batean Eva Niño biolontxelo-jotzailea ezagutu eta Nafarroan finkatu zen. Nafarroako Gobernuak antolatutako kantautore gazteen topaketa lehiaketa irabazi zuen 2000. urtean. Canciones de un verano diskoa etorri zen horrela. 2001ean Soy Guajiro eta 2003an El espejo de tu vida argitaratu zituen, azken hori Niñorekin batera. Laugarren diskoa ere elkarrekin ondu zuten: Canciones de aquí & de allá. Sanchez urtetan elkarlanean aritu da Pablo Milanes, Carlos Chaouen, Ismael Serrano, Javier Krahe, Rafael Amor, Diego Dana, Norge Batista eta Silvia Perida musikariekin eta Carmen Puerta olerkariarekin.