guaixe.eus

Ondare materiagabearen dokumentalaren aurkezpena

  Gizartea  Lakuntza

Larunbatean, 18:30ean, kultur etxean. Gaur, 19:00etan, errefuxiatuei buruzko dokumentala izanen da ikusgai.

Lakuntzatik Lakuntzara izenburua du Labrit Multimediak prestatu duen dokumentala. Bihar hura ikusteko aukera izanen da. Ikus-entzunezkoan 20 lakuntzar ageri dira hizketan, herriko garai bateko ohiturez eta bizimoduez hizketan. Elkarrizketak 2009an grabatu ziren eta protagonistetako batzuk dagoeneko ezin izanen dute euren burua pantaila handian ikusi. Emanaldiaren ondoren dokumentalaren kopiak eskuratzeko aukera izanen da.

Elkarrizketatutako 20ak
Anastasio Lazkoz
Gregorio Zubeldia
Clara Razkin
Isidoro Arregi (zendua)
Angel Etxarri (zendua)
Lucas Andueza
Juan Lanz (zendua)
Felipe Andueza
Angeles Melero
Mercedes Lazkano
Mª Jesus Garziandia
Milagros Andueza
Maria Pellejero
Rosario Andueza
Sebastian Razkin
Miguel Angel Alegria
Rafael Zubillaga
Rosario Arregi (zendua)
Maribi Andueza
Tere Andueza

Errefuxiatuak hizpide
Grezian eta Europan barnako errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzen duen Xabier Luna suhiltzailea izanen da Lakuntzan gaur. Apirilean Greziako Quios irlan Zaporeak taldearekin elkarlanean aritu zen. Garagarrilaren 28an, berriz, errefuxiatuek Europara iristeko egiten dituzten bideak bizikletan egin zituen, 4.000 km. Errefuxiatuei elkartasuna adierazi zien abentura Pedaleando por los refugiados dokumentalean jaso du eta gaur Lakuntzan ikusgai izanen da. Lunarekin batera, Arena elkarteko koordinatzailea ere etorriko da. Elkarte horrek bideratu du ilbeltza akaberan Lakuntzan jaso zen errefuxiatuendako materiala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak