Sinadura bilketari azken bultzada

Guaixe 2017ko ots. 24a, 10:18
Gure Esku Dagokoek aurretik ere sinadurak biltzeko mahaia jarri izan dute.

Lakuntzako Gure Esku Dagok erabakitze eskubidea praktikan jarri nahi du garagarrilaren 18an. Galdeketa iragarri dute egun horretarako. Baina hura egin ahal izateko, aurretik Lakuntzako erroldan daudenen %10en sinadurak behar dituzte gutxienez. Sinadura bilketa horri azken bultzada eman asmoz, bihar, inauteri-ospakizunekin batera, Gure Esku Dagoko kideek sinadurak bilduko dituzte. Plazan izanen da, 12:00etatik 13:00etara.