Inauteriak ihoteak 2017

Lakuntzarrak gustura inauterietan

Guaixe 2017ko ots. 27a, 11:54

Eguzkia lagun, eguerdi aldera hasi ziren lehendabiziko mozorrotuak plazara gerturatzen. Denetariko mozorroak zeuden, Rociora zihoazen erromesak, Conguitoak, lehen gizakiak mamuta eta guzti, egipziarrak kuadriga ederrarekin, sevillanak, San Migel kofradia, pitufoak, eta baita Borboiko Juan Carlos, maitalea alboan zuela. Gaueko ordu txikiak arte luzatu zen jaia. Asteartean zatamarro beldurgarrien txanda helduko da.