Festetan omenduak

Guaixe 2016ko aza. 22a, 12:24

Urtero moduan San Klemente festak baliatzen ditu Lizarragako Kontzejuak adineko herritarrak omentzeko. Kontzeju-etxean atzo egindako ekitaldian Esteban Senar Lizarragak eta Mª Lourdes Andueza Berastegik kontzejuaren aitortza, plaka bat, eta lizarratarren berotasuna jaso zuten. Dantzari batek aurreskua dantzatu zien. Ondoren, denak dantzara batu ziren. Ekitaldiaren aurretik auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten bildutako guztiek.