Salinas aske

Guaixe 2014ko aza. 5a, 11:21
Olaztiarrak auzi politikoen kontrako manifestaziora deitzen

Segiko kide izateagatik auzipetuta dauden 28 gazteetako bost Loiolako aske gunean epaiketa salatu eta ez ziren Espainiako Auzitegi Nazionalera joan. Haien artean zen Imano Salinas olaztiarra. Epaileak haiek atxilotzeko agindua eman zuen irailaren 22an. Ihes egiteko arriskua argudiatu zuen haiek espetxeratzeko. Arrisku hori pasa delakoan ostiralean bost gazteak askatzeko agindua eman zuen epaileak. Gauean kalean ziren.

Atzo, Salinas bera tartean zela, makina bat olaztiarrek auzi politikoen kontra Iruñean larunbatean 17:30ean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu zuten.