Doktoreak dio: oinarria pelvis-zoru egokia da!

Guaixe 2014ko aza. 21a, 20:26

Larunbatean, 20:00etan Olatzagutiko kultur etxean

Master Batetu Solita Catalina doktoreak bere plana aurkeztuko du Olatzagutian bihar.  Doktorea identitatea eta pixa galtzean aditua da eta Txumino power revolution izeneko programa garatzeko gonbitea luzatuko du. Batetu Solita Catalina doktorearen iritziz, buru edo sabai energetikoa eraikitzeko hura landu beharrean oinarria jartzea garrantzitsuagoa da. Eta oinarri hori, doktorearen arabera, pelbis-zoru boteretsu bat da. Doktoreak, beraz, eszenatokitik pelbis-zoru boteretsua izateko bere programaren puntuak aletuko ditu. 

Ovarios verdes fritos ikuskizunean gertatzen da hori guztia. Detritus teatrusko Belen Nevado aktore eta zuzendariak sortutako ikuskizuna emakumearen sexualitatearen hainbat arlo jorratzen ditu antzerki ikuskizun probokatzaile, apurtzaile eta dibertigarri baten bidez. Doktoreak dioen moduan: gustua nirea da, plazera zuena.