Oskar Estangak Errimatuz, garenera arrimatuz kantu proiektua aurkeztuko du gaur Olatzagutiko kultur gunean. Bertsolaria eta musikaria, Estangak bere emanaldian hitzak ditu oinarri, hip-hop doinuz ematen dituenak. Aldi berean eduki autobiografikoa eta unibertsala duten kantuak osatzen dute ikuskizuna, bat-batekoekin batera. Doinu-erak adierazpide aukera handia eman diote kantariari.
Gaintzakoak urteak daramatza kantagintzan eta ibilbide horren fruitu gaurko emanaldia da. Aurretik ere aritu izan da kantua ardatz zuten beste proiektuetan, baina estreinakoa du bakarka egiten duena. Ahotsa eta gitarrarekin ariko da. Baina atzetik musika oinarriak entzuteko aukera ere izanen da. Kantaldiak ere bakarrizketatik izanen du, Estangak kantuen gaien inguruan bere hausnarketak plazaratuko baititu, “bizitzan oinarrituta, garenera arrimatuz”. Gaurko emanaldian Kris Medina eta Oihana Zaranz dantzariak ere ariko dira.