Berdintasunaren diagnosiaren jendaurreko aurkezpena

Guaixe 2014ko abe. 18a, 13:15

Gaur, 19:00etan, kultur etxean,

Berdintasunaren diagnostikoa: Olaztiko genero egituraren azterketa ikerketa aurkeztuko du gaur Olatzagutiko Udalak. Ikerketak udalerriko emakumeen eta gizonen gizarte egoerari buruzko errealitatea islatzen duen argazkia da. Olatzagutian emakumezkoek eta gizonezkoek zer toki duten aztertu du ikerketak. Horretarako zortzi esparru hartu dira kontuan: demografia; familiak; hezkuntza; enplegua; osasuna; parte-hartze soziala, politikoa eta sindikala; genero-indarkeria eta arriskuan dauden emakume-taldeak eta emakumezko eta gizonezkoen irudi sinbolikoa.

Ikerketak agerian hainbat gabezia agerian uzten dituela aurreratu dute udaletik. Haiek emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzeko zer landu behar den laguntzen dutela nabarmendu dute udaletik eta diagnostikoa oinarrituta eztabaida prozesua abiarazi nahi luke. Horregatik olaztiarrak gaurko aurkezpenera gonbidatu dituzte.