Olaztin, eta Sutegi klubak antolatuta, San Silbestrearen 13. edizioa jokatu zen, giro bikainean. Guztira 100 korrikalari inguruk parte hartu zuten. 7 urte arteko mailan Unai Castro eta Mireia Santamaria nagusitu ziren; 8-11 urte artekoan Oier Saracibar eta Anne Lapuente; 12-15 urte artekoan Lander Bados eta Maitane Vilariño; eta, azkenik, nagusien proban Raul Audikana eta Saray Garasa.