San Sebastian ospakizuna gaur

Guaixe 2015ko urt. 20a, 08:01

Urbasako portuko bide bazterreko ermitaren titularraren eguna da gaur. Eguerdiko elizkizunerako zabalduko dira ateak. Handik atera ondoren, auzotarrek prestatutakoa dastatzeko aukera izanen dute. Udalak ogia eta ardoa banatuko ditu. 17:00etan arrosarioa izanen da ermitan. Otoitza bukatu ondoren, ermitako estalpean txokolatea eta erroskilak banatuko dituzte. San Sebastian ospakizunak 19:30ean despedituko dira, frontoian, ardoa eta gazta banatuko dira han eta trikitilariek jarriko dituzte doinuak.