San Sebastian egunez, eguerdian meza eta ondoren auzatea izan dira Portuko kale gainean dagoen ermitan. Arratsaldean, berriz, arrosarioaren ondoren elkartu diren haur eta helduendako txokolate beroa prestatu dute auzokideek. Iluntzean despedituko dira San Sebastian ospakizunak,19:30ean frontoian ardoa eta gazta banatuko ditu udalak, trikiti doinuez lagunduta.
Otoitzaren ondoren San Sebastian ermitak ateak itxi du, otsaileko lehen larunbatera arte, zazpira arte. Izan ere, ermitak hilero, aurreneko larunbatean, 19:00etan, meza hartzen du. Ermita bera kontserbatzeko egiten dutela hala azaldu digute hura garbi mantentzeaz arduratzen diren auzoko emakumeek. Haiek ere azaldu digute sainduari aparteko estimua diotela olaztairrek: "urte guztian eliza zapatzen ez dutenak etortzen dira, betidanik".