Errotulu elebidunak kiroldegian

Guaixe 2015ko urt. 29a, 18:17
Kiroldegian spinning egiten.

Horixek jartzeko epaia eman du Nafarroako Administrazioarekiko auzi Epaitegiak. PPko zinegotzi Oscar Alvarezek euskara hutsezko errotulazioa baztertu eta elebiduna jartzeko udaletxean lautan eskaera egin ondoren, gaia epaitegira eraman zuen. Zinegotziak jakinarazi duenez, epaitegiak arrazoia eman dio. Alvarezek Bilduri “gutxiengo batek dakien” euskara “inposatzea” leporatu dio. “Kultur identitate propioaren zati gisa, gu ez gaude euskararen presentziaren kontra, beti ere, inposatzen ez bada eta gaztelania gutxiesten ez badu”.