ELA bozkatuena porlandegian

Guaixe 2015ko ots. 26a, 12:58

Ilbeltzaren 30ean Porlandegian egindako hauteskunde sindikaletan langileen babes gehien jaso zuen sindikatua ELA izan zen, 50. UGTk 40 boto eskuratu zituen eta CCOOk 16. Enpresa batzorde berria ELAko eta UGTko launa kidek eta CCOOko beste batek osatzen dute. Lehen UGTk 4 zituen, ELAk 3 eta CCOOk 2.