Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

PSNtik eta PPtik UPNra

Guaixe 2015ko api. 24a, 16:33

UPNk estreinakoz Olatzagutiko Udalerako hautagaitza aurkeztu du. Erregionalisten zerrendako lehenengo biak duela lau urte beste alderdi bateko zerrendetan aurkeztu ziren. Hala, gaur egun PPren zinegotzi bakarra da Oscar Alvarez. Ardura errepikatzeko bere burua eskaini zuen, baina antza, desadostasunak izan zituzten. Gutxietsia sentitu dela adierazi dio Diario de Navarrari. Alvarezek UPNri Olatzagutian aurkezteko eskaintza egin zion, baita erregionalistek onartu ere. Zerrendako bigarrena Juan Jose Galartza izanen da, aurreko hauteskundeetan PSNren zerrenda buru izandakoa aurkeztu zena eta 2013ko lastailaren 30ean dimisioa eman zuena.