Olaztin memoria historikoko ekitaldia

36an hildakoen eta errepresaliatuei oroimena eta aitorpena

Guaixe 2016ko mai. 6a, 09:18
Udalak udal bilkura berezia eginen du, kultur etxean.

Larunbatean, 12:30ean, udal bilkura berezia kultur etxean eta 13:00etan ekitaldia memoria Sutegin.

Olazti Memoria taldeak, udalaren laguntzaz, memoria historikoari buruzko ekitaldia antolatu du biharko. Memoria historikora aurreneko hurbilpena izan nahi du biharko ekitaldiak. Haren bidez “herritarren zerbitzura zegoen estatu baten zilegitasuna defendatzeagatik erailak edo errepresaliatuak izan ziren pertsona haiei aitortza eta omenaldia” egin nahi zaie. 33/2013 Foru Legean jasotakoari jarraituz, ekitaldi horrekin 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildakoei eta errepresaliatutakoei aitortza eta erreparazio morala egin nahi zaie. Udalak bilkura berezia eginen du kultur etxean eta gero Sutegi parkean ekitaldia izanen da.

Francok estatu kolpea eman zuela 80 urte beteko dira aurten. Gerra eta errepresioa ekarri zuen horrek. Eta Olatzagutia ez zen salbuespena izan. Gaur egunera arte, Olazti Memoriak argitalpenetatik eta olaztiarren lekukotzetatik jasotako testigantzen arabera 17 olaztiar erail zituzten (gazteenak 17 urte zituen); beste bost frontean hil ziren; gutxienez 27 olaztiar espetxeratu zituzten eta batzuk lan-zelaietan lanean aritzera behartu zituzten; bost funtzionariok lanpostua galdu zuten; gutxienez 10 olaztiarri ondasunak kendu zizkieten; bi errefuxiatu egin ziren eta 11 emakumeri ilea moztu eta publikoki umiliatu zituzten.

Zehatz
Erailak
Meliton Agirre Lezea, Juan Arregi Pozueta, Epifanio Amiama Fernandez, Domingo Bados Garcia, Eustaquio Bengoetxea Bengoetxea, Miguel Bengoetxea Garabieta, Hilario Goikoetxea Agirre, Felix Jimenez Aguilar, Felix Jimenez Pinel, Domingo Jimenez Robles, Felix Jimenez Robles, Francisco Lopez Ezker, Miguel Mikelez Agirre, Moises Pierola Acedo, Faustino Rubio Bujanda, Gregorio Sarasola Arizkorreta eta Miguel Bergara Bereau.

Frontean hilak
Alejandro Ezker Gastaminza, Eduardo Fernandez Otegi, Gregorio Fernandez Otegi, Lucas Galbete Ganuza eta Jesus Lezea Galbete

Espetxeratuak
Andres Gastaminza Galarza, Antonio España Araña, Dimas Pozueta Gastaminza, Emilio Baztarrika Galdos, Eulogio España Exposito, Fernando Lasa Otegi, Florencio Agirre Lezea, Florentino Rubio Gonzalo, Francisco Bengoetxea Garabieta, Francisco Lopez Albeniz, Hilario San Roman Ormazabal, Jesus Lopez Albeniz, Jesus Miguel Rivero Sanchez, Jose Askargorta Lasa, Jose Galbete Lopez, Jose Otegi Ariztimuño, Jose Rubio Bujanda, Jose Zubikoa Exposito, Juan Rubio Sagasti, Julian Gastaminza Eraso, Leandro Etxandia Gastaminza, Manuel Gastaminza Galarza, Mateo Hilario Sarasola Arrizabalaga, Miguel Echandia Gastaminza, Rafael Lasa Otegi, Tomas Aramendia San Roman eta Valeriano Santamaria Acedo,


Araztuak
Manuel Amiama Urreta, Francisco Aramendia San Roman, Angel Arnaiz Salas, Pablo Guarde Panero, Angel Gurmindo Etxandia, Feliciano Larrion Martinez, Tomas Lopez Albeniz, Martina Lopez  Lopez, Teodoro Nazabal Bengoetxea, Julian Pozueta Galarza, Miguel Rekarte San Miguel, Sofia Rubio Bujanda, Pablo Uriarte Allende eta Antonio Zubieta Gorriti.

Ilea moztutako emakumeak
Delfina Amiama Fernandez, Encarnacion Amiama Fernandez, Maria Amiama Fernandez, Pilar Amiama Fernandez, Dionisia Etxandia Gastaminza, Josefa Gastaminza Lezea, Juliana Gastaminza Lezea, Maria Gastaminza Lezea, Domitila Guerra Gonzalez, Maria Olmos Bayon eta Patricia Rubio Bujanda.

Errefuxiatuak
Jacinto Zeberio Imaz eta Toribio Dorronsoro Bescansa.