Agorrilean alkate berria

Guaixe 2016ko uzt. 29a, 11:34
Mikel Azkargorta, txuriz, kultur etxeko balkoian larunbatean.

Agorrilean eginen den bilkura batean alkatetzaren ardura eskuz aldatuko da, EH Bilduko Gurutze Rodriguez Armendarizen eskuetatik Mikel Azkargorta Boalen eskuetara pasako da. Horrekin batera EH Bildu koalizioak Patricia Fernandez Ganuza zinegotziaren ordezkoa ere aurkeztu beharko du. UPNk dagoeneko dimisioa eman zuen Oscar Alvarez Peon zinegotzia ordezkatu du. Garagarrilaren 30az geroztik alderdi erregionalistako antolakuntza idazkari Jorge Esparza Garrido Olatzagutian zinegotzia da. EH Bilduk gehiengoa du udalean, 6 zinegotzi, UPNk bi eta PSNk bakarra.

Erlazionatuak