Memoria galtzeaz, umorez

Guaixe 2016ko urr. 28a, 10:12

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiako kultur etxean.

Zanguando teatrok komedia barregarria taularatuko du gaur: Aquí va a pasar algo. Txubio Fernandez de Jauregi eta Miguel Garces aktoreek berrasmatu beharra duten bi pertsonen paperak jokatuko dituzte. Biak zein diren jakin asmoz lorratz bila ariko dira, euren bizitzen ardatza den jokoaren irudimen eta aldarrikapen ariketa eginez. Sortzen diren egoera barregarrietan nork bere burua ikusarazten dute.

Ikuskizun komiko-poetiko horren ardatzak dira mugimendua, espazioaren kontzepzioa eta erritmoa. Truko eta bestelakorik gabe, soiltasunez. Umore inteligente eta surrealistaz ariko badira ere, oroitzapenak diren material ahulaz hausnartzeko aukera ematen du antzezlanak. Izan ere, memoria txakur bat bezalakoa da, makila bota eta edozer gauza ekartzen dizu.