Barbantxo, multimedia antzerkia

Guaixe 2016ko urr. 28a, 14:27

Domekan, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria prestatu eta eraman beharko dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio horrek mundu harrigarri bat iragartzen du: hiru dimentsioko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia.

Barandiaranek pertsonaien tamaina txikia komunean duten ipuin klasikoen euskal aldaerak jaso zituen. Logela Multimedia konpainiak ipuin horien pasarte batzuk aukeratu eta gaurkotu ditu, eta obra berritzailea, dibertigarria eta parte-hartzailea eskainiko du. Antzezlan multimedia horretan antzerkia, zuzeneko musika, "mapping"-a eta 3D efektuak tartekatzen dira.

Fitxa
Aktoreak: Amaia Lizarazu. Leire Olaran. Ander Garaizabal
.
Musikaria eta soinua: Logela Multimedia
.
Testuak: Sonia Villamor
.
Jantziak: Ainara Barrainkua.

Argiztapena: Jon Zubia.

Irudi digitala eta animazioa: Imanol Garaizabal.
Zuzendaritza: Logela Multimedia.