Heroiak heroi

Guaixe 2016ko abe. 2a, 12:42

Larunbatean, 20:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Egoitza bat eta hiru protagonista. Ez edonolakoak, ez egoitza: adinduendako soldaduendako; ez protagonistak: gerrako hiru beterano. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat duelako. Gerrako zauriak. Adinduen egoitzan bizitzaren joanari begira daude. Eta erabakia hartu dute, egoitzatik ihes eginen dute. Nora, ordea? Indotxinara, ondoko herrira edo mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki batera?

Hitz-jario biziak aspaldi ahaztutako kanpaina militarrak gogorarazteko, hitz-aspertuak, bizitzari buruzko hausnarketak… den dena irribarre eta barre algaraz hornitua. Ramon Agirrek euskarara ekarri du Gérald Sybleyras antzerkigile frantsesaren Le vent des peupliers (Haizea lertxunetan) antzezlana. Antzezlanak lau izendapen izan zituen Molière sarietan eta ingelesezko moldaketak, Tom Stoppardek eginak, komedia onenaren Laurence Olivier saria irabazi zuen 2006an. Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre aktoreek jokatzen dituzte hiru “heroi“ horiek.