Fernandez eta Askargorta 11.ak Aldeanueva Ebro Rallysprintean

Guaixe 2016ko abe. 15a, 15:00

Javier Goikoetxea kopilutua bosgarrena sailkatu zen, Txema Uzkudunekin

Abenduaren 4an puntako auto, pilotu eta kopilotuak lehiatu ziren XI. Lur Gaineko Aldeanueva Ebro Rallysprintean. Jorge del Cid eta Nerea Odriozola (Mitsubishi Lancer Evo X) izan ziren azkarrenak (20:30) 39 ibilgailuk osatutako proban. 11 erretiratu egin behar izan ziren. Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra Txema Uzkudun pilotuarekin batera aritu zen (Mitsubishi Lancer Evo VIII) eta bosgarrenak sailkatu ziren (21:54). Bestalde, Sakana Motorsport taldeko Aitor Fernandez pilotu eta Iker Askargorta kopilotu sakandarrak (Seat Ibiza 2.0.) hamaikagarrenak sailkatu ziren (23:25) meritu handiz, zeuden ibilgailuen maila kontuan hartuta.