Kiroldegiko taberna-jatetxearendako kudeatzaile bila

Guaixe 2017ko mar. 7a, 15:30
Konpondutako eskaileren gainean dago taberna.

Olatzagutiko kirol-azpiegituren kudeaketaz arduratzen den Erburua Olazti S.L. elkarteak kiroldegiko taberna jatetxearen kudeaketarako zerbitzuaren kontratu nahi du. Eskaintzarik onuragarrienari emanen zaio kudeaketa. Esleipenaren aurrekontua 5.400 euro urtekoa da (BEZ , kanpo). Eskaintzak hilaren 31ra arte aurkeztu daitezke udaletxeko erregistroan. Kontratua ematen denetik bi hilabeteko epea izanen da taberna-jatetxea kudeatzen hasteko. Informazio gehiago 948 562 446 telefonoan edo www.olazti.com web orrian.